Yolanda Mazkiaran

Wikipedia, Entziklopedia askea
Yolanda Mazkiaran

Bizitza
JaiotzaAltsasu1963ko irailaren 21a (60 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakdokumentalgilea eta irakaslea

Yolanda Mazkiaran Zelaia (Altsasu, Nafarroa Garaia, 1963ko irailaren 21a) dokumentalgilea eta irakaslea da.[1] Hainbat dokumental egin ditu bere ibilbidean zehar, baita sariak jaso ere. 2020an Anderea dokumental luzea egin zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yolanda Mazkiaran Magisteritzan diplomatua da Euskal Filologia espezialitatean eta Ingeles Filologian lizentziatua EHUn. Doktoretza ere egina du Gasteizen EHUn (Tesia, amaitzear "The Narrative Structure of Rupturist Cinema"). Filmagintza ikasi zuen Londresen, Beaconsfield film School-en eta BBCn lan egin zuen. Bertan burutu zuen bere lehenengo laburmetraia Homeless in London, 90eko hamarkadaren hasieran Londresen kale gorrian bizi zirenei buruzko lana.

Londrestik bueltan master bat egin zuen Gasteizen, EHUk eta CINT-ek antolatua. Bi urtetan izan zen Nafarroako dokumental zuzendaririk onena. Laburmetraia asko egin ditu, sari batzuk ere jaso ditu. Bideo eta argazkigintza ikastaroak eman ditu Nafarroako hainbat herritan. Euskara irakatsi du Gasteizko IKA euskaltegian eta Altsasuko AEKn.

Ogibidez Ingeles irakaslea da. 1997tik irakatsi du ingelesa Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako zenbait Institututan, Hizkuntza Eskola Ofizialetan eta LH eskoletan.

2020an dokumental luze egin zuen Anderea, Euskal mitologiako Mariri buruzkoa, erabat auto gestionatua.[2]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Anderea. 72 . Dokumental luzea. Zuzendaritza, Produkzioa eta Muntaia. (2020)[1][3][4]
  • Sendabelarrak, Uda BerriON, Mari, Ama Gurea, Heldu dire sorginak, Kateak,[2][5][6] Suaren dantza. Zuzendaritza, Produkzioa eta Muntaia. (2015-2020)
  • Emakume izena. Dokumentala. Zuzendaritza, Produkzioa eta Muntaia. (2008)
  • La Llorona. Laburmetraia. Produktorea.(2004)
  • Hyde&Jekyll . Laburmetraia. Produktorea. (2000) Irungo eta Valenciako zine festibaletan saritua.[7]
  • San Ferminak 98. Dokumentala. Zuzendaritza, Produkzioa eta Muntaia
  • Zoroak. Dokumentala. Zuzendaritza, Produkzioa eta Muntaia.[7]
  • Londresko Eskaleak. Dokumentala. Zuzendaritza, Produkzioa eta Muntaia (1995)
  • Alsasua 1936. Dokumentala. Produkzio laguntzaile.
  • La Espera. Laburmetraia.Zuzendaritza eta produkzioa (1993)
  • Crisis. Laburmetraia. Zuzendaritza (1993)
  • Intsumisioa Sakanan. Dokumentala. Zuzendaritza, Produkzioa eta Muntaia. (1993)
  • Bass O-Matic, Texas, Omar, Jesus and Mary Chain. Bideo klipen Produkzio Laguntzaile. Swivel Productions. Londres.(1992)
  • Thirst. Laburmetraia. Lehenengo kamera laguntzailea.Panic Productions. Londres.(1992)
  • The Artist. Laburmetraia. Lehenengo kamera laguntzailea. 20min. Swivel Productions. Londres.(1992)
  • Kleptophilia. Laburmetraia. Lehenengo kamera laguntzailea (Arri 16 SRII). NFTS. Londres.(1991)
  • Wistle. Laburmetraia. 20min. (Arri 16 SRII). Panic Productions. Londres.(1991)

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La Llorona. Italiako Fasanoko zine festibalean saritua.(2004)
  • Hyde&Jekyll laburmetraia. Irungo eta Valentziako zine festibaletan saritua..
  • Zoroak dokumentala. Nafar Zuzendari Hoberenari saria, 97ko Nafar Bideo Jaialdian eta Dokumental Hoberena "99ko Ibizako Bideo Jaialdian"
  • Londresko Eskaleak. Nafar Zuzendari Hoberena, 96ko Nafar Bideo Jaialdian saritua.
  • La Espera laburmetraia. Lehenengo Saria. 94ko Ciudad Realgo Bideo Jaialdian

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Tubia, Iker. ««Erantzun asko eman diezazkiguke Marik gaur ere»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-10-21).
  2. a b «Kateak» Irudienea (Noiz kontsultatua: 2020-10-21).
  3. «Dokumentala: 'Anderea' - Nafarroako Filmoteka» Ayuntamiento de Pamplona (Noiz kontsultatua: 2020-10-21).
  4. Erredakzioa. (2020-10-01). «Urriko zinema eskaintza argitu du Nafarroako Filmotekak» Zinea (Noiz kontsultatua: 2020-10-21).
  5. (Gaztelaniaz) SER, Cadena. (2020-03-09). «El circuito de cortometrajes en euskera Laburbira llega a Irun» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2020-10-21).
  6. «'Kateak'» www.kulturklik.euskadi.eus 2020-05-19 (Noiz kontsultatua: 2020-10-21).
  7. a b «Yolanda Mazkiaran presenta dos cortos» El Diario Vasco 2006-04-07 (Noiz kontsultatua: 2020-10-21).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]